Aisialdia - OcioBestelakoak - OtrosEuskaraHemeroteka

Zabalgain-eko Ikastaroen matrikulazioa zabalik

Aurtengo ikasturteari hasiera emateko Zabalgainek urtero antolatzen dituen ikastaroen informazioa zabaldu dute. Aurreko urteetan izan duten arrakasta ikusita, mintza-praktika eta euskal dantzak mantentzea erabaki dute. Oraingoan berrikuntza txiki bat ere badago, euskal dantzen ikastaroan bi maila egitea erabaki dute, alde batetik arlo honetan berriak direnentzako zuzenduta egongo den “hastapen” mailako ikastaroa eta bestetik maila “aurreratua”, dantzetan denbora bat daramatenei zuzendutakoa alegia.

zabalgain ikastaroen matrikulazioa 1415Matrikulazioa atzo bertan zabaldu zuten, eta egin beharrekoa oso erraza da. Email bat bidali zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidera zuen izen-abizenekin, aukeratu duzuen ikastaroa (euskal dantzen ikastaroa bada, zehaztu hastapen maila edo aurreratua nahi duzuen) eta kontakturako telefono bat.

Aurreko urteetan bezala bi matrikulazio egongo dira, lehenengoa urriaren erdialdetik otsailera bukaerara arte iraungo duena eta bigarrena martxotik ekainaren bukaerara artekoa. Bakoitzaren prezioa 35 eurokoa da.

Ikastaroen hasiera data:

-Mintza-praktika (urriaren 21ean asteartea)

-Euskal dantzak (urriaren 17an ostirala)

Beste edozein zalantza izan ezkero jarri gurekin kontaktuan zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidean.