Dagoeneko makina bat herrietan burutu dute VII. mus txapelketa nazionalerako kanporaketa eta beste hainbatetan data zehaztu ere bai. Gure auzoan, lehenen aldiz, urtarrilaren 17an 16:00etan izango da, Maluku eta Mainton tabernetan.
Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du. Zabalganan aipaturiko bi tabernetan apuntatzea duzue zuzenean.
Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 250 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa.
Sariak: 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Gehiago.
Datak eta epeak: Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak burutuko dira, 2015ko otsailaren 20, 21 eta 22an herrialdeko kanporaketak eta 2015ko martxoaren 7an final nazionala Lekeition (Bizkaia).