Gaurko zuhaitz landaketa masiboaren ostean-zuhaitz nahiz jendez-, 19.Korrikaren aldeko ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Izan ere, hau hasi baino ez du egin, eta gaurtik hasita eta Korrika bera Zabalganatik pasatzen den arte(martxoaren 28an) auzoan hainbat eta hainbat jardueraz gozatzeko parada izango dugu. Hona hemen egitarau osoa.
Hurrengo hitzordua: bihar, martxoak 8, 19:00etan Sybaris tabernan folk kontzertua IRUTXULO taldearen eskutik. Une ederra igande arratsa musikarekin batera euskaraz aritzeko lagun eta senideen artean igarotzeko, beraz ez galdu!!!
Gainerakoan, eskerrak eman nahi dizkiegu gaur eguerdiko zuhaitz landaketan parte hartu duzuen ehundaka auzokideoi. Zabalganak, berriz ere, erakutsi du auzo partehartzaile eta konprometitua dela, eta txikienetatik handienetara guztion artean eraikitzen ari garela nahi dugun auzoa. Eskerrik asko!!