Korrika 19 amaitu da iadanik. Bere antolatzaileen arabera Korrikarik jendetsuena izan dugu aurtengoa. Gasteiz euskaltzalez bete zituen bere kaleak, eta Zabalgana auzoko kilometroak ere arrakasta izugarria izan zuen.
Hurrengo argazkietan auzoko argazkiak ikus ditzakezue. Auzokide pila parte hartu zuten kilometro hauetan berriro ere Zabalgana euskararen aldeko auzoa dela aldarrikatuz.
Auzoko Korrikabatzordeak zozketatutako kilometroaren irabazleak ere ikusi genituen lekukoa eramaten.
Une hunkigarriak familia osoa korrika ikustean, eta oso irudi esanguratsua familiako belaunaldi guztiak euskaren aldeko lasterketa honetan parte hartzen ikustean.
Horrela ba poliki poliki gure auzotik Korrika pasa zen moduan, Korrika amaitu egin zaigu, eta berrriro ere bi urte itxaron beharko ditugu lasterketa honetan parte hartzeko. Baina zihur gaude Korrika honek utzitako ilusio eta indar berri guzti hauek egunero kaleratuko ditugula auzoan euskara zabalduz.
Zabalgana euskahalduntzen sailatuko gara bi urte hauetan, eta zihur guztion laguntzaz lortuko dugula.
TTIPI TTAPA TTIPI TTA ZABALGANA EUSKALDUNA!!