Bestelakoak - OtrosKultura

Santa Agedaren bezperan Zabalganako auzokideok kantatzera aterako gara auzoan zehar

Ohitura denez, azaroaren 4an Zabalganako auzokideok auzoan zehar aterako gara Santa agedaren bezperan kantatzera. Oraingoan bi guraso elkarteek eta auzo elkarteak antolatu dugu ekimena; asmoa litzateke bi ikastetxeetatik ateratzea eta auzoko puntu batean bi taldeak batzea.

Zabalgana ikastetxeko guraso elkartearen taldea arratsaldeko 17:45ean abiatuko da SANTAGEDA_zabalganaikastetxetik bertatik, eta hainbat geldialdi egingo dituzte kantatzeko: 18:00etan pirata itsasontzian, eta 18:15ean osasun zenroan.

Bestalde, Mariturriko ume eta gurasoak aldi berean(17:45ean) jarriko  dira abian eskolatik, eta ondorengo geldialdia egingo dute kantatzeko: 18:00etan Leza-Iruña-Veleia izkinean.

18:30ean, berriz, bi taldeak batuko dira arkupedun plazan, eta hortik 19:00etan Bastida plazara, non txokolatea eta gaztainak jango ditugun.

Goazen denok lurra esnatzera lurzoruan makilkadak emanez!!