Auzo mugimendua - Acciones barrioFormakuntzaHemerotekaHirigintza - Planificación urbanaKulturaPartehartzea - Participación

Kaleidos sarea Gasteizen

kaleidosKaleidos sarearen patronatuak agintaldi honetako lehen bilera egin du gaur, eta bihar jardunaldi teknikoa egingo du, zeinean Daniel Innerarity, Begoña Román eta Javier Amorósek hartuko baitute parte.
Bihar, osteguna, tokiko administrazioek herritarren partaidetzaren, gardentasunaren eta gobernu onaren alorrean dituzten erronkak aztertuko dituzte. Izan ere, Kaleidosen helburuetako bat udalen kokapen estrategikoa da, eta horretarako, “entzutea, eztabaidatzea, buru izatea, sortzaileak izatea eta tokiko ekintzatik komunitatea eraikitzea” lehenesten dute.
Bihar jardunaldi tekniko bat izango da Europa biltzar etxean, esperientziak eta hausnarketak partekatzeko. Gainera, itzal handiko hizlariek hartuko dute parte, esaterako, Bartzelonako Unibertsitateko Etika irakasle Begoña Román, zeinak“Etika kudeaketa tresna gisa”izango baitu hizpide. Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluaren zuzendariorde Javier Amorósek “Tokiko politikak gardentasunaren eta gobernu onaren ikuspegitik”izenburua duen hitzaldia emango du. Bukatzeko, Daniel Innerarity filosofoak“Sare sozialen demokrazia, haiek aukerak eta mugak”aztertuko ditu.

+ info www.kaleidosred.org