Bestelakoak - Otros

Jakoba Errekondo: “Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da»

Argia. Jakoba Errekondo paisajista eta landareetan aditua da. Bizi Baratzea liburua argitaratu duenez eta uda garai aproposa izanik baratzerako, Usurbilen izan gara berarekin.

Modu atsegin eta ulerterrazean, baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenentzat ere.

Liburua atal labur askotan bananduta dago. Argibide orokorrak ematen dira hasierako zatian; ondoren, kapitulu bana eskaintzen zaio 30etik gora barazkiri. Bakoitza lantzeko lur mota eta sasoi egokiena, ur eta argi beharra, izurriteez babesteko moduak, aldamenean eduki behar dituen lagunak… Baratzean aritzeko behar den oinarrizko jakintza, 200 orrialde inguruan bildua. Hona hemen aurrerapentxo bat (pdf).

Lur sail batean edo etxean bertan baratza jartzea pentsatu duzuenek, Errekondoren gomendioei kasu egitea komeni zaizue.

«Uda da baratzaren sasoirik onena»