Bestelakoak - Otros

Lehen etxebizitza babestua –alokairu erregimenean edo jabetzan– eskuratu nahi duten gazteentzako gida

guia-vivienda-jovens-euskeraJPG-300x300Etxebizitza babestuen alokairuak gazteen emantzipaziorako aukerarik onena izaten jarraitzen du. Udalak lehen etxebizitza babestua –alokairu erregimenean edo jabetzan– eskuratu nahi duten gazteentzako gida bat argitaratu berri du, eta bertan informazio osoa  (etxebizitzaren alorreko eragileekin egiaztatua) eskaintzen du: laguntzak, aukerak, informazio lekuak, konparaziozko azterlanak eta glosarioa.

“Gasteizen, etxebizitza libreen alokairuen batez besteko prezioak gazte gehienen ahalbideen gainetik daude. Etxebizitza babestuen alokairua da gazteen emantzipaziorako aukerarik onena ordaintzea komeni den gehienezko errentari dagokionez”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak. Izan ere, emantzipazioaren behatokiak emandako datuen arabera, gaur egun etxebizitza bat erosotasunez erostea, dauden soldatak eta prezioak kontuan izanik, oso zaila da,  hipoteka bat ordaintzera gehienez soldataren % 30 bideratzea gomendatzen baita.

Egoera kontuan izanik, eta III. Udalaren Gazte Planaren (2014-2015) esku hartzeko 1. lerroa ·(“Emantzipazioa eta autonomia”) oinarritzat hartuta, Udalak   hainbat ekintza sustatu ditu gazteen emantzipazio eta autonomiarako baliabideekin lotuta.  Ekintza horien artean etxebizitza publikoa –alokairu erregimenean nahiz jabetzan– eskuratzeari buruzko gida bat egitea aurreikusten zen.

2008an ere egin zen Gazteentzako udal Etxebizitzaren Gida, zeina orain zuzendu eta gaurkotu egin baita, “babeseko etxebizitzaren arloan dagoen errealitate sozioekonomiko berrira egokitzeko asmoz; etxebizitza babestu bat alokairu erregimenean nahiz jabetzan eskuratzeko beharrezkoak diren betekizunak, aukerak, tramiteak eta beste ezagutzen laguntzea da helburua”, azpimarratu du Prusillak.

Gidak atal hauek ditu:

– Gazteek nola eta non emantzipatu nahi duten erabaki ahal izateko hausnarketa-eremua.

– Etxebizitza lortzeko bi eredu nagusien analisi konparatua: erosketa eta alokairua.

– Abantailak, desabantailak eta aukera bakoitzak gazteentzat izan ditzakeen arriskuak.

– Etxebizitzarekin lotutako termino nagusien glosarioa.

– Zalantzak argitzeko informazio guneen zerrenda.

– Gaur egun gazteentzat eskaintzen diren diru-laguntza nagusien zerrenda.

Gida Gazteria Zerbitzuaren web-orrian eskura daiteke, bai eta  Gazteen Argibideetarako Bulegoaren web orrian ere (era interaktiboan kontsulta daiteke).

Orobat, ohiko galderen atala erantsi da, gazteek beren zalantzak argitu ditzaten.

Emantzipazioa sustatzeko jarduera-programaren barruan, Udalak “Etxebizitza publikoaren alokairua” gaitzat duen jarduera bat antolatu du maiatzaren 11rako Gazteen Argibideetarako Bulegoan, Etxebiderekin batera.

INFORMAZIO GEHIAGO