Tokiko Gobernu Batzarrak deialdia eta oinarri ak onetsi ditu hiriko ikastetxeetako guraso elkarteek datorren ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko eta aurtengo udan opor programak antolatzeko diru-laguntzak emateko. Aurrekontua 180.000,00 eurokoa da.
Guraso elkarteentzako laguntza-deialdiak helburu hauek ditu: elkarteak eta haien lana sustatzea, eta elkarteek antolatzen dituzten eskolaz kanpoko jarduerek, jarduera osagarriek eta opor jarduerek sortutako gastuen zati bat ordaintzea, jarduera horiek eragin garrantzitsua baitute ikasleen prestakuntza osoan eta, beraz, haien eskola arrakastan.