Zadorra Bizirik plataforma jaio da. Gizarte eta ingurumen mailako eragileek, alderdi politikoek eta hainbat norbanakok osatzen dute.
Plataformaren helburua Arabako ibai guztien egoera ekologiko eta kimikoa ona izatea lortzea da eta modu honetan, gizakion osasuna babestea, hornidura ziurtatzea eta ekosistema naturalak eta biodibertsitatea berreskuratzea. Zabalganatik gure agurrik beroena eta urte askotako iraupena opa diogu plataforma honi.
Hona zabaldu duten manifestua