Uztailaren 19tik 22ra Gasteizko hiria Europako hizkuntza gutxituen topagune bihurtuko da. Ekimen hau Udalaren euskara planetik sortu da, eta hizkuntza gutxituetan hitz egiten duten hainbat herritako gazteak biltzea du helburu. Hartara, gazte britaniar, galiziar, euskaldun, kataluniar, edota kosikarrek parte hartuko dutela baieztatu dute. Jardunaldi hauetan hizkuntza gutxituen hitzaldi zein mahai-inguruetan parte hartzeko aukera izateaz gain, herri horietako kultura hurbilduko digute antolatzaileek.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.