Zabalgana BHI institutua 6 gela dituen beste eraikin aurrefabrikatu batekin zabalduko da 26/27 ikasturtean, Batxilergoko klaseetan gainezka daudela ikusita; behin betiko irtenbidea eraikitzeko zain. “Zabalgana Batuz” auzo elkartetik uste dugu, behar hori duela urte batzuk aurreikusita zegoela eta zentroa 2018rako planifikatu zenean kontuan hartu behar zela.
IGEk zentroko ikasgelen saturazioa salatu du, toki faltagatik auzotik kanpora ikastera ere joan behar izan dute haurrak; Zabalganako hezkuntza komunitateak adierazpen bat sinatu zuen ikasle horientzako konponbidea eskatuz, hezkuntzan kalitatea, hautazko irakasgai, aukera, etab. galdu gabe.
Gure gazteentzako etapa garrantzitsu honetan konponbidea auzoaren egoera edo beharretara egokitzen ez den adabakia dela iruditzen zaigu.
Eusko Jaurlaritzak eta kasu honetan Hezkuntza Sailak ez dituzte kontuan hartzen Zabalganako biztanleen eskubideak, jada Aldaialde proiektuaren atzerapenekin ikusi zen bezala.
——-
El instituto Zabalgana BHI se ampliará con otro edificio prefabricado de 6 aulas en el curso 26/27, dada la masificación en las clases de Bachillerato; a la espera de construir una solución definitiva.
Desde la asociación vecinal “Zabalgana Batuz” creemos que esta necesidad se preveía ya hace años y se tenía que haber tenido en cuenta cuando el centro se proyectó para 2018.
El AMPA ha denunciado la saturación de las aulas en el centro, hay chavales que incluso han tenido que marchase fuera del barrio a estudiar por falta de espacio.
La comunidad educativa de Zabalgana firmó un comunicado pidiendo una solución sin perder calidad en la educación, optativas, oportunidades, etc.
Nos parece que en esta etapa tan importante para nuestros jóvenes, la solución es un parche que no está a la altura de la situación ni de las necesidades del barrio.
El Gobierno Vasco y en este caso el Departamento de Educación no tienen en cuenta los derechos de los habitantes de Zabalgana, como ya se vio con los retrasos en el proyecto de Aldaialde.