Immigrazioa, kulturartekotasuna, integrazioa, eleaniztasuna… hitz potoloak dira eta azken aldian ahoz aho dabiltza euskararen inguruan bizi garenon artean.
Azken urteetan erronka berri baten aurrean daude gizartea eta euskara, immigrazioa. Orain dela gutxira arte hiru hizkuntzekin bizi ginen eta gaur egun ehun hizkuntzatik gora ditugu hemen bertan.
Integrazioa eta euskararen normalizazioa helburu, eragile guztiak kontu honi heldu behar diogulakoan gaude. Horregatik, EMUNen hasi gara gaia lantzen, eta herrietako euskara eta immigrazio teknikari, hezkuntzako profesionalak eta euskalgintzako kideekin batera jardunaldi bat egin nahi dugu.
Jardunaldia irailaren 20an egingo dugu Gasteizko Villa Suso Jauregian. Bertan Kataluniako esperientziekin batera, bertako berritzeguneetan egiten den lana ere ezagutuko dugu eta gainera, etorkin baten esperientziak ere lehen eskutik entzun ahal izango ditugu. Jardunaldiaren oinarria tailerrak izango dira; tailer bana proposatzen dugu jarduera esparru bakoitzarentzat, bertaratzen zareten guztientzako jardunaldia praktikoa izatea nahi dugulako.
TOKIA: Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregia( aparkalekuak)
ORDUA: Goizeko 9etatik eguerdiko 14:30era