Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroak ate irekien jardunaldia egingo du urriaren 26an Biblioteka Eguna dela eta.
Sancho el Sabiok doako bisita gidatuak antolatu ditu goizez 10:15etan, 11:15etan eta 12:15etan eta arratsaldez 16:15etan. Bisitariek 7.000 metro koadroetan gordetzen ondarea arakatzeko aukera izango dute, izan ere zentroak material ugari gordetzen du: 83.000 liburu, 11.000 aldizkari, 1.400 mapa, 4 familiren artxibategia eta 4 milioi irudi digitalizatuta, besteak beste.
Bisitak aurrez erreserbatu daitezke 945 253932 telefonoaren edo fs-inf@fsancho-sabio.es helbidearen bidez.