Bestelakoak - OtrosFormakuntza

Lehen eta bigarren Hezkuntzako matrikulazio epea zabalik

Atzo, hilak 30, zabaldu zen Lehen eta bigarren Hezkuntzako ikastetxe gehienetan 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina, zeinen bidez 2-3 urte bitarteko nahiz 3 urtetik gorako umeak(derrigorrezko hezkuntzako lehen mailakoak) eskolaratzeko aukerarik dagoen. Kanpaina honek otsailaren 10ra arte egongo da zabalik, eta kasu gehienetan ikastetxean bertan zein internet-en bitartez bideratu aukeztu daiteke eskaera.

Geure auzoari dagokionez, espero dezagun nahigaberik ez egotea, eta beste urte batzuetan gertatutakoa ez errepikatzea, hots, plaza nahikorik ez izatea aurreikuspen faltagatik. Dena dela, besteetan egin dugun bezalaxe adi egongo gara horixe jasoz gero konponbidea lehenbailehen bilatzen saiatzeko asmoz. Hona uzten dizuegu Zabalganako ikastetxeak eskaera egiteko atera duen informazio orria.

Bestalde, aurrematrikula betetzeko bi bide zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak:

•www.hezkuntza.net webgunearen bidez, otsailaren 9ra arte.
•aukeratutako ikastetxean, datorren ostiralera arte.
Behin datu guztiak jasota otsailaren 16an eskatzailean zerrendak argitaratuko dira eta martxoaren 9an, eskariak aztertu eta gero, behin-behineko onartuen zerrenda. Orduan erreklamazioak aurkezteko 15 eguneko epea zabalduko da.

Bukatzeko, martxoaren 28an ikastetxe guztiek onartutakoen behin-betiko zerrendak aurkeztuko dituzte.

Ikastetxe publikoak – Hizkuntz ereduak

•LHI Abendaño ikastola D
•LHI A. Fornies-Manuel de Falla A-B
•LHI Ibaiondo B-D
•LHI Lakuabizkarra D
•LHI Landazuri ikastola D
•LHI Luis Dorao B
•LHI San Martin A-B
•LHI Pedro Ignacio Barrutia ikastola D
•LHI Toki Eder ikastola D
•LHI Zabalgana D
•DBH Mendebaldea D
•DBH Miguel de Unamuno A-B-D
•DBH Koldo Mitxelena D
•DBH Francisco de Vitoria A-D
•DBH Hostelería A-D
•LHI Divino Maestro-María de A
•LHI Luis Elejalde-Rogelia de D
•LHI Odon de Apraiz ikastola D
•LHI Padre Orbiso A-B
•LHI Salburua B-D
•LHI Sta. Maria de Vitoria A
•LHI Umandi ikastola D
•LHI Abetxuko ikastola D
•LHI Adurza ikastola D
•LHI Aranzabela ikastola D
•LHI Miguel de Cervantes B-D
•LHI A. Lopez de Guereñu-Jose B-D
•LHI Angel Ganivet-Izarra-Sta B-D
•LHI Aranbizkarra ikastola B-D
•LHI Samaniego A-B
•LHI San Ignacio A-B
•LHI Ramón Bajo A-D
•LHI Judizmendi-Canciller Ayala A
•DBH Ramiro de Maeztu A
•DBH Ekialdea B-D
•DBH Itsasmendikoi de Arkaute A
•DBH Federico Baraibar A
•DBHLos Herrán A-B-D
•DBH LH Mendizabala A-D
•DBH Ciudad Jardín A-B
•DBH Samaniego A-B
Ikastetxe kontzertatuak Hizkuntz ereduak

•Cooperativa Pedagógica San Prudencio HLBHIP A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Calasancio A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Inmaculada Concepcion A-B
•Kristau Eskola HLBHIPSan Viator A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Ntra. Sra. de las Mercedes A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Niño Jesús A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Presentación de María A-B-D
•Kristau Eskola Diocesanas A-B-D
•Cooperativa HLBHIP Padre Raimundo Olabide B-D
•Kristau Eskola HLBHIP Calasanz A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Hogar San José B
•Kristau Eskola HLBHIP Nazareth A
•Kristau Eskola HLBHIP Virgen Niña A
•Kristau Eskola HLBHIP S. Corazón-Carmelitas A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Sagrado Corazón A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Santa Maria A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Urkide A-B
•Kristau Eskola HLBHIP Vera Cruz A-B
•Kristau Eskola Jesús Obrero A-B-D
•Partaide HLBHIP Armentia Ikastola D