Euskal Herriko Pediatren Elkarteak dio egokia dena baino %10-%20 gutxiago direla. Egun, Osakidetzako pediatra bakoitzari batez beste 880 haur artatzea egokitzen zaio. Planaren zirriborroaren arabera, kopuru hori 1.000 ingurura igoko litzateke.
San Martin-eko Osasun Zentroan gertatzen ari den egoera ez da desberdina. Izan ere, arazoa ez da soilik auzoan gertatzen, sistema osoan baizik. Zabalgana auzoan laster eraiki behar duten Osasun Zentroan auzoak beharko duen pediatra kopurua aurrerikusi behar izango dute.
Dena den, Kalitatearen eta osasun publikoaren aldeko apustua eman behar da, pediatria izateko beharrezkoa den lau urteko espezialitatea indartuz. Haurra pediatrarenera eraman, eta artatzen duena familia mediku bat izatea. Pediatra gisa aritzen diren familia medikuen lana aitortu du Bengoak ere: «Oso ausartak dira, eta eskertzekoa da egiten duten lana. Horixe da egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako guraso askok bizi duten errealitatea. Egun dagoen pediatra gabeziaren ondorioa dela salatu dute alor horretako osasun profesionalek, eta neurriak hartzeko eskatu diote Osakidetzari; beraien lan zama «ikaragarria» baita. Datozen asteetan aurkeztuko du Osakidetzak egoera horri aurre egiteko plana. Baina plan horretan egin asmo dituen proposamen askok egonezina sortu dute pediatren artean, ez baitzaie iruditzen pediatrak erakartzeko balioko dutenik.
Jaurlaritzak uztailean hasi zuen pediatra gabezia ote zegoen ikusteko azterketa. «Urteak ziren guk hori eskatzen genuela. Uste dugu garaia dela plan txukun bat egiteko, kalitatearen eta osasun publikoaren aldeko apustua indartuz. Ez digu balio beste leku batzuetan baino hobeto gaudela jakiteak. Guk nahi duguna hobetzen jarraitzea da», dio Arrate Bengoa pediatrak. Bengoak Bergarako (Gipuzkoa) osasun etxean egiten du lan, eta Euskal Herriko Lehen Arretako Pediatren Elkarteko idazkaria da. Hark emandako datuen arabera, batez beste egoki den kopurua baino %10-%20 pediatra gutxiago daude. «Hiri eta herri handietatik zenbat eta urrutirago egon, gabezia handiagoa da. Gainera, orain bezala jarraituz gero, falta hori are gehiago handituko da. 2015ean %35era irits daiteke, eta hemendik hogei urtera, %60ra». Osasun Sailak BERRIAri emandako datuen arabera, %14 dira familia medikuek artatzen dituzten 14 urteko haurrak EAEn. «Estatuko beste autonomia erkidego gehienak baino hobeto dago», azaldu dute. Gainera, gogorarazi dute Eustatek emandako datuen arabera 2020ra bitarte %4,21 baino ez dela haziko pediatrek artatu beharreko haurren kopurua: «0-4 urte arteko haurren kasuan hazkundea negatiboa izango da. Horrek arindu egingo du beharra».
Rafael Bengoa Osasun sailburuak datozen asteetan aurkeztuko du plana, baina orain aste batzuk aitortu zuen jada proposamenak «tentsioak» eragingo dituela. Izan ere, onartu zuen «ezinezkoa eta bideraezina» dela pediatren kopurua handitzea. «Gaur egun, pediatrak falta dira hainbat lanpostu betetzeko». Osasun Sailaren arabera, sortutako 310 pediatra lanpostuen %13 (39 lanpostu) ezin dira bete gabezia horren ondorioz.
Ez zuen planaren inguruko xehetasunik eman nahi izan, baina aurreratu zuen aztertzen ari diren aukeren artean daudela erizainei ardura handiagoa ematea haurrak artatzerako orduan eta pediatra bakoitzari dagokion haur kopurua handitzea. Bengoak gogor salatu ditu Osasun Sailaren proposamenak. Ez du egoki ikusten 14 urtetik beherako haurrei tartean behin egiten zaizkien osasun azterketak erizainek egitea. «Guk beti aldarrikatu izan dugu erizainen lanaren garrantzia. Baina gauzak ez dira nahastu behar. Gauza bat da ardura gehiago ematea, eta beste bat osasuntsu dauden haurren azterketen ardura osoa haien bizkar uztea. Guk ere azterketa horietan parte hartu behar dugu, helburuetako bat baita gaixotasunen prebentzioa. Horretarako prestakuntza dugunak pediatrak gara. Gainera, kontrol horiek haurra ezagutzeko ere balio digute. Hori oso lagungarria da gaixo daudenerako». Hortaz, proposamen hori «bideraezina» dela uste du. «Are gehiago, pediatra bakoitzari dagokion erizainen ratioa apur bat jaitsi nahi dutela kontuan hartuta. Berez, pediatra bakoitzak erizain bat izan beharko luke. Orain nahi dutena da bi pediatrako erizain bat jartzea. Horrela, ezinezkoa da erizainei ardura gehiago ematea».
Osakidetzak egin asmo duen beste aldaketetako bat pediatra bakoitzari egokitzen zaion haur kopurua handitzea da. Egun, Osakidetzako pediatra bakoitzari batez beste 880 haur artatzea egokitzen zaio. Planaren zirriborroaren arabera, kopuru hori 1.000 ingurura igoko litzateke.
Osasun publikoaren sistema «hein batean arriskuan» dagoela adierazi zuen atzo Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. Hala ere, Bengoaren iritziz, «badaude konponbideak», eta ez da egoera «dramatizatu» behar.
Pediatria arretarako adina
Era berean, «beste formulak» kontuan izatea beharrezkotzat jo du, eta horien arteko bat pediatria arretarako adina jaistea dela aztertzen ari direla aitortu du. «Aukeretako bat da, baina horren inguruan ez dago ezer erabakita. Arazo hau gainditzeko hainbat alternatiba aztertzen ari gara».
«Osasun sistemaren antolaketa ez da izan behar 1970ean erabaki zen bezalakoa. Milaka aurrerakuntza teknologiko daude, eta giza baliabideak oso ongi prestatuta. Gauza asko aldatu beharra daude, eta hurrengo hilabeteetan pediatria sistema ona egongo da Euskadin».