Sustatu.Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian? Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea. Uztailaren 13an eta 14an izango da, eta izen-ematea irekita dago.
Uztailaren 13 eta 14an burutuko da Tabakalerak Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXI. Udako ikastaroen programaren barruan antolatu duen ikastaroa. Izena emateko epea zabalik dago jadanik. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Gonbidatuen inguruan informazio gehiago Tabakaleraren Tumbrlean eta izenemateari buruz EHU-UPVren Udako ikastaroen webgunean.