Bestelakoak - OtrosEuskara

Gasteizko merkataritzan euskara sustatzeko diru-laguntzen deialdia

Deialdi honekin euskarak Gasteizko merkataritzan duen presentzia hobetu nahi da, hizkuntz-paisaia euskaldunduz, besteak beste. Interneten arloari ere arreta jartzen dio deialdiak eta webguneak euskaratzeko dirua emango dute. Deialdi hau bihar hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2011ko maiatzaren 1ean bukatuko da
Zabalgana auzoan merkataritza euskalduna lortu nahi dugu. Kontuan hartu euskarak aukera emango dizula saltokiaren irudia eta eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta, are garrantzitsuago dena, zure bezeroen nahiak eta beharrak hobeto asetzeko. Ez izan zalantzarik! Eskertuko dizute!


Gasteizko Udalak egindako deialdi honetan establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak ere sartzen dira.
Honako jarduera hauek diruz lagundu daitezke:
– Merkataritza establezimenduen kanpo errotulua aldatu eta bertan euskara sartzeko.
– Web orriak itzultzeko eta egokitzeko, euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen.
– Establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak, esklusiboki horretan ari diren entitateek eginda denean.
Proiektuaren kostuaren ehuneko 50era arteko diru-laguntza emango du Udalak eta eskabide bakoitzeko gehienez 300 euro jaso ahal izango du. Diru-laguntzen zenbatekoak aurrekontu-partidan dagoen kreditua gainditzen badu, dagokien hainbanaketa aplikatuko zaie.
Informazio gehiago Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (pdf).