Atzo arratsaldean izan zen Zabalganako Olentzero eta Mari Domingi eguna, eta Zabalgana Batuz elkartetik,eta baita batzorde antolatzailetik ere, benetan eskerrak eman nahi diogu bertan parte hartzen eta laguntzen ibili zen jende guztiari; izan ere, sekulako arrakasta izan zen.
Aurtengoa auzoan egiten den bosgarren Olentzero eguna izan da (aurten Mari Domingi lehen aldiz agertu delarik), eta azken urteotako joera goranzkoa izan da zanaltzarik gabe. Iazko jende kopurua itzela izan zela konprobatu ahal izan genuen denok; ehundaka ta ehundaka pertsona kalejiran zehar, eta askoz gehiago ikastetxeraino iristerako. Hala ere, atzoko jaialdia are handiagoa izan zen, eta guretzat oso pozgarria da. Apur bat berandu hasi bazen ere-zuzenekoaren kontuak…-den dena nahiko ondo atera zen: Olentzero eta Mari Domingiren gurdian etorrera euren abereek laguduta(astoa, ahutza, akerra, oiloak…), Kalejira ezin jendetsuagoa, bertan zeharreko dantzaldiak, sekulako giro polita, ikastetxean egindako Armentia ikastaloako umeen dantza saioa, txokolatada, gutuenen bilketa…
Olentzero egunaren ekimenak gero eta indar eta babes handiagoa ari da hartzen auzoa orain dela bost urte lehen aldiz Zabalgana Batuz-ek antola zuenetik. Denbora luzea pasatu ez arren, gauza asko eta handiak egin dira, eta halako arrakasta ezin izango zen errealidadea atzean dabilen jendearen lana gabe, komisioa eratzen duten elkarteen konpromisoa gabe, eta batez ere eta bereziki auzokideon babes ta ilusioa gabe. Eskerrik asko guztoi benetan umeentzako egun zoragarria gauzatzeko emandakoagatik, eta eguberri on pasa denok. Zorionak Zabalgana!