Bestelakoak - Otros

Joxemi Zumalabere​n oroimenez,​hogeigarre​n urtez (1993-2013​)

Joxemi Zumalaberen oroimenez, hogeigarren urtez (1993-2013) “Maitatua sentitzen naiz alde guztietatik eta neure barruan ez da kabitzen horrek sortzen didan poza”, idatzi zuen bere koaderno beltzean hil baino egun batzuk lehenago. Maite genuen Joxemi. Bistan da. Hogei urte pasatu arren, haren hutsunea ez zaigu askori bihotzean kabitzen. Laster ohartuko zara, irakurle; maitasun adierazpenak ageri zaizkizu orriotan. Oharkabean maite genuen. Gure moduan. Biziz. Maite bainoago, bizi genuen. Goizetik goizera, gau eta guzti. Bizi-bizi. Ez ginen bizi. Bizi egiten genuen. Dena elkarrekin. Dena taldean.

Joxemi Zumalabe, ipurtargiaren itzal luzea Lorea Agirre Egunkaria, 2003 Jaitsi liburua osorik PDF formatuan

Oroimenaren ekintzak:

  • asteartea, urtarrilak 8Mahai ingurua:“Mugimendu sozialak eta prestakuntza”Moderatzailea: Marta LuxanHizlariak:Miren Aranguren (Emagin)  Nicola Foroni (IPES-GITE)EHNEko ordezkaria NON: Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan
  • asteazkena, urtarrilak 9Mahai ingurua:“Kapitalismoak badu alternatiba”Moderatzailea: Andoni OlariagaHizlariak: Mertxe Larrañaga (EHU)Iñaki Antiguedad (EHU)Hiriak Kolektiboko ordezkaria NON: Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan
  • osteguna, urtarrilak 10Mahai ingurua:“Euskal esparru komunikatiboa”Moderatzailea: Naroa Iturri Hizlariak:Lorea Agirre (MU)Iñaki Soto (Gara)Iban Arregi (Berria)Gorka Julio (Teketen)NON: Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan
  • ostirala, urtarrilak 11“Orain gurekin ez zauden arren” ekitaldia(margoa, antzerkia, kantua, bideoa, bertsoa…)Ondoren, eraikinari Joxemiren izena ipintzea NON: Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, 19:00etan
  • igandea, urtarrilak 13Omenalditxoa NON: Larraitzen, 12:00etan