Bestelakoak - Otros

Ali-Ehari-ko Kakiturri elkartean afaria, bertso eta kantu giroan!!

Zabalgana ondoko Ehari herri zaharreko Kakiturri elkarte gastronomikoko lagunek mintzalagunoi ateak zabaldu dizkigute eta 15 lagunentzako afaria eskaintzen digute, eta Gasteizko Mintzalagunak antolaturik aukera izango dugu bertso-giroan eta kantuan euskaraz goxo-goxo afaltzeko.

· Noiz? URTARRILAren 31n, ostiralean, 20.30ean (*afaria 21.30ean hasiko da, aurretik sukaldatzeko eta tertulian aritzeko tartea izango dugu)
·      Non? KAKITURRI elkartean. Elizalde, 25. EHARI. Ikusi mapa
·      Afariaren prezioa 15 eurokoa da, egunean bertan ordainduko da.

· IZENA EMATEKO: Bidali mezu bat kakiturrikoafariak@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.

·   Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko.
·   Gehienez 15 lagunentzako lekua dago.