Bestelakoak - OtrosEuskara

Araudi berriaren inguruko bizikleta ikastaro praktikoa Zabalgain-en eskutik

Gabonak gertu ditugula eta zuetako askok oporretan egongo zaretenez, Zabalgain Kultur Elkarteak tailer berezi bat proposatzen digu.

Gero eta auzokide gehiago bizikletaz mugitzen gara hirian zehar. Batzuk beharrak bultzatuta, baina gehienak, Gasteizen ibiltzeko aukerarik egokiena dela uste dugulako. Martxa honetan jarraitzeko, Udalak aldatu berri duen araudia luzatuko digute Zabalgain elkartetik. Horretarako aditu batek bizikleta ikastaro praktikoa emango du.

-Noiz: Urtarrilak 2 osteguna

-Non: Auzoko Elkartearen Atarian (Zabalgana Etorbidea 46)

-Ordua: Goizeko 11etatik 13:30etara

-Beharrezkoa: Bizikleta eta kaskoa (gomendagarria)

-Adina: 12 urtetik gora

Interesa daukazuenok, bidali zuen Izen Abizenak eta NAN zenbakia helbide honetara abenduaren 26a baino lehen:

zabalgain.kulturekimena@gmail.com