Bestelakoak - OtrosKultura

Atzo Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara iritsi ziren!

ZABALGANAolentzero2015 030Atzo arratsaldean izan zen auzoko Olentzero eta Mari Domingi eguna, eta Zabalganako Olentzero eta Mari Domingi Batzordetik benetan eskerrak eman nahi dizkiogu bertan parte hartzen eta laguntzen ibili zen jende guztiari; izan ere, sekulako arrakasta izan zen.

Auzoko Olentzero eta Mari Domingiren festak azken urteotan izandako joera goranzkoa izan da zanaltzarik gabe, atzokoa adibide. Ehundaka ta ehundaka pertsona kalejiran zehar, eta askoz gehiago ikastetxeraino iristerako; gero eta jaialdia jendetsuagoa izaten ari da, eta guretzat oso pozgarria da. Apur bat berandu hasi bazen ere-zuzenekoaren kontuak…-den-dena nahiko ondo atera zen: Olentzero eta Mari Domingiren gurdianZABALGANAolentzero2015 291 etorrera euren abereek laguduta(astoa, ahutza, akerra, oiloak…), Kalejira ezin jendetsuagoa, bertan zeharreko agurra, sekulako giro polita, ikastetxean abestia kantatzearena, txokolatada, gutunen bilketa…

Olentzero eta Mari Domingi egunaren ekimenak gero eta indar eta babes handiagoa ari da hartzen auzo zein hiri mailan. Denbora luzea pasatu ez ZABALGANAolentzero2015 366arren, gauza asko eta handiak egin dira, eta halako arrakasta ezin izango zen errealidadea atzean dabilen jendearen lana gabe, komisioa eratzen duten elkarteen konpromisoa gabe, eta batez ere eta bereziki auzokideon babes ta ilusioa gabe.

Eskerrik asko guztoi benetan umeentzako egun zoragarria gauzatzeko emandakoagatik, eta eguberri on pasa denok. Zorionak Zabalgana!