EuskaraKultura

Aurten ere, Zabalgana SANTA AGEDAn kantari

Aurten ere, eta bigarren aldiz Zabalganan, ohiturak agintzen duenez otsailaren 4an SANTA AGEDA eguna ospatuko da auzoko kaleetan zehar. Izan ere, Zabalgain kultur elkartearen eskutik kalera aterako gara berriz ere kopla tipikoak abestera, malikak hartuta. Hartara, nagusi zein txiki auzoko hainbat gunetan zehar arituko gara kantari, Mainton tabernaren plazatik abiatuta,  iluntzeko 18:00etatik.

Zabalgana Batuz auzo elkartetik deia egiten dizuegu ekitaldi polit honetan parte hartzeko, auzo berria izanik ere ohitura zaharrak gordetzeko premia dago eta. Anima zaitezte!!