Bestelakoak - OtrosJaiakKultura

Aurtengo auzoko jaiak: uztailaren 13, 14 eta 15ean

Iaz bezala, aurten ere jaiak izango ditugu Zabalgana osoan. Datorren hileko 13, 14 eta 15ean, hain zuzen ere. Joan den urteko ibilbideari jarraipena emateko asmoz, aurtengorako ere, Jai Batzordetik osatzen ari den egitarauan islaturik, festa integratzaile eta parte hartzaileak izatea bilatzen ari gara; betiere publiko guztiari begira pentsatuak, baina bereziki txikienentzat. Hartara, hiru egunez musikaz, antzerkiez, erakustaldiez, barrakez eta puzgarriez gozatzeko parada izango dugu, beste iharduera askoren artean.

Jaietako subentzioak eskatzeko aurten egoten ari diren zailtasunak zailtasun, eta zurrumurruak zurrumurru, Zabalganako Jai Batzordea osatzen dugun eragileok( Zabalgana Batuz, Pasabidea, Zabalgain Kultur Elkartea eta Berribide Eskaut Taldea) beti izan dugu helburu iazko arrakasta ezin zela ezerezean geratu , eta, hortaz, edozer gauza egingo genuela auzoko jaiak aurrera eramateko-dirurik egon ez egon-eta halaxe egin dugu. Horrek ez du esan nahi egingo diren jaiak txarragoak edo apalagoak izango direnik, ezta gutxiago ere, iazkoen parekoak edo hobeak izateko asmo irmoa dugu, eta hala izan daitezen ari gara lanean buru-belarri eta atsedenik gabe.

Osatzen ari garen egitarauaz gehiago jakin nahi izanez gero,  edota laguntza emateko prest bazaudete edozein ekitaldiren prestakuntzan parte hartuz, gonbitea luzatzen dizuegu datorren asterako Jai Batzordeak antolaturiko auzo asanblaba irekira etortzeko: ekainaren 26an, asteartea, 20:00etan, auzo elkarteen lokaletan (Av. Zabalgana, 46).