Dozena bat auzo elkartek, Zabalgana Batuz elkarteak besteak beste, atzo eguerdian emandako prentsa-aurreko batean Udaleko hiritarren parte hartzerako prozesuaren porrota salatu egin zuten. Bertan auzo mugimenduko eragileok Udalak bideratutako hainbat kontseilu eta biltzarren eraginkortasun eza helarazi genuen, bai auzo elkarteek eta gizarte mugimenduek uko egiten diotelako haietan esku hartzeari-egiten zaien kasu apurragatik-, bai beste zenbaitetan parte hartzen utzi ere ez digutelako uzten.
Honi guztiari irtenbidea bilatu nahian, Gasteizko auzo mugimendutik zera eskatu genion Udalari: Herri kontsultak baliatu ditzala auzo elkarte eta giza eragileekin ager litezkeen desadostasunak desblokeatzeko.
Hemen duzue ikusgai gaur Diario de Noticias egunkarian gai honen gainean azaldutako berria.