EuskaraHemeroteka

Bihar, azaroak 26, Zabalganan euskara mundua eraiki

Azaroaren 26rako, Zabalganako euskara batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu, Ariznabarreko gizarte etxean.

Hasteko, 10:30ean erakusketara bisita gidatua egongo da: “Euskaraz jolastu!”

img-20161116-wa0007Ondoren, 10:45ean, , Gasteizko bigarrenmintzodromo familiarra izango da, “Lego Play  Jolasa”. Ondo pasatzeko eta euskaraz komunikatzeko elkartzeko aukera. Gaia honako hau: “Zeintzuk dira euskaldunon beharrak?”Aurtengo berrikuntza da,berriz, Lego piezekin figurak osatu behar direla ideiak adierazteko. Gabonetako saski bat zozketatuko da partaideen artean.

Eguerdiko 12:00etan Jon Maiak berak emandako hitzaldi batez gozatzeko parada izango dugu: “Etorkinen integrazioa eta bertakoen egokitzapena”. Eta amaitzeko,13:30ean bertso-luntxa Lor Tabernan Izar Mendiguren eta Jokin Urangaren eskutik.

Ekintza guztietarako haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.