Bestelakoak - OtrosEuskara

Bihar, martxoak 27, bigarren PINTXO-POTE EUSKALDUNA!

Biharko egunerako,euskara batzordetik deialdi berri bat luzatu dute bigarren auzo mailako pintxo-pote euskalduna egiteko. Auzoko ohiko pintxo-potearen mugimendua aprobetxatuz adin guztietako bizilagunei luzatutako eta musikaz girotutako pintxo-pote euskaldun bat hain zuzen ere.Hitzordua 18:30etan ezarri da auzo elkarteen lokalen kanpoaldean (zabalgana hiribidea 46).

Zabalgana Batuz elkartetik auzoko eta inguruetako euskaltzale guztiak gonbidatzen zaituztegu gurekin batera ekimen honetan parte hartzera. Jarri aurpegi ona eguraldi zakar honi eta animatu!