Euskara

Ostegun honetan KORRIKA batzordearen bigarren asanblada

Pasa den astean KORRIKAren gaineko lanetan parte hartu eta antolatzen laguntzeko osatu zen Zabalganako batzarra. Bertan Korrika bultzatzeko auzoan ekimen bat antolatzeko lehen urratsak eman ziren, eta ostegun honetan batzordean esku hartzen dugunok segituko dugu bide horretan. Esan beharrik ez dago auzokide guztiok gonbitatuta gaudela, eta laguntza oro eskertzekoa dela. Beraz anima zaitezte eta goazen denok lanari ekitera!!

Hona hurrengo bilerararako hitzordua:

NOIZ: Ostegun honetan, hilak 7, iluntzeko 20:00etan

NON: Auzo elkarteen lokalean (Zabalgana Etorb., 46)