Urtero lez, aurten ere euskaltzaleok Senperen dugu hitzordua, datorren maiatzaren 8an, hain zuzen. Bertan egun osan zehar Ipar Euskal Herriko ikastolak babesteko hainbat ekimen eta jarduera antolatu dituzte Senpereko aintziraren inguruan. 28 urte dira lehen Herri Urrats antolatu zutela, eta oraindik ere lanean segitzen dute euskara eta bertako ikastolen aldeko mugimendua defendatzen. Goazen bada geu ere gure babesa ematera!! Zabalganatik ere munduko lakua betetzera!!
Hona hemen aurtengo egitaraua eta kanta:Laku bat munduan.