Maiatzaren 17an Internet Eguna ospatzen da mundu osoan. Euskal Autonomia Erkidegoan Internet&Euskadi elkarteak antolatzen du eta aurten Gasteizen izango da.
Hori dela eta Gasteizko Udalak, Internet&Euskadi Elkarteak, SPRIk, KZguneak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak teknologia berriekin zerikusia duten ekintza batzuk prestatu dituzte Europa Jauregian, maiatzaren 12tik 15era.
Europa Jauregian doan nabigatzeko aukera egongo da eta Interneten eta teknologia berrien erabilera sustatzeko hitzaldiak eta ekitaldiak burutuko dituzte.