Bestelakoak - Otros

EKO: Etxean aurreztu eta hiriko ingurumena hobetu nahi duzu? Eman zure izena!

ETXEBERDEAKEtxe Berdeak ekimenak hiriko familiek jarrera ekologikoagoa izatea sustatu nahi du eta, horretarako, ur eta energia gutxiago kontsumitzen eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduko du.

Etxe ekologikoak izateko talde-erronka

Argia itzaltzea, ikuzgailua martxan jartzea, txorrota ixtea, berogailua erregulatzea eta zaborra botatzea eguneroko jardunak ditugu. Ba al zenekien eguneroko jardun horiek aurrezten eta ingurunea gehiago errespetatzen lagundu ahal dizutela?

Gasteizko Udalak Etxe Berdeak ekimena abiarazi du; hau da, ekologikoagoak eta iraunkorragoak izan nahi duten eta Gasteiz gero eta berdeagoa izaten lagundu nahi duten pertsonentzako doako programa.

Zer eskaintzen dugu?

  • Zuen etxeetako kontsumoak aztertzeko auditoretza pertsonalizatua.
  • Aditu baten aholkularitza urtebetez, zuen zalantza guztiak argitzeko.
  • Gaikako sei lantegi (energia, lorezaintza eta baratzezaintza, ura, mugikortasuna eta kontsumoa). Horietan etxeko fakturetan aurrezteko aholku erraz eta praktikoak emango dira.
  • Elementu sorta ekologikoa, aurrezten laguntzeko.
  • Kontsumo, mugikortasun eta abarren inguruan ohitura iraunkorrak hartzea.

Zer eskatzen dugu?

  • Aurreikusitako lantegietara joatea.
  • Programak irauten duen bitartean, etxeko energia eta ur kontsumoarekin lotutako datuak ematea (datu horiek Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoari jarraiki tratatuko dira).
  • Kontsumoak murrizten saiatzearen aldeko jarrera.

Eman izena eta izan dadila zure etxea Gasteizko Etxe Berdeetako bat!

Izena ematea

http://atariconsultores.com/etxe-berdeak

Izena emateko epea: Otsailaren 6tik 29ra.

Plaza kopuru mugatua.

Informazioa

cea@vitoria-gasteiz.org

Telefonoa: 945 161616 luzapena: 4950

Etxe Berdeak 2016 programaren liburuxka

Esteka interesgarria