Azken hilabeteotan asko hitz egin izan da Errekaleor auzoaren inguruan: Errekaleorren ezin daitezkeela bizi diote, garatu duten proiektuak segurtasun berme guztiak izateaz gain Gasteiz ulertzeko beste modu bat dela erantzuten diete haiek.
Hala ere, eztabaida hauek udalaren baitan edo komunikabideen bitartez eman izan dira, herritarroi arrotz eta urrun egiten zaizkigun espaziotan. Gasteiztar orok duela zer esana Errekaleorri buruz, zalantzak eta iritzi kontrajarriak sor ditzakeela egiten duten lanak.
Horregatik, galderak erantzun, kritikak zein iradokizunak jaso eta Errekaleorren egiten dutena zuzenean azaldu asmoz, hitzaldi bira bat antolatu dute hiriko Gizartetxe ezberdinetan barrena. Gure auzoan Gizartetxean izango da, azaroaren 3an, arratsaldeko 18:30ean. Saio honetan Txema Ramirez de la Piscina izango da gonbidatua.