Bestelakoak - OtrosCEP AldaialdeCEP MariturriCEP MariturriHezkuntza - Educación

Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an Zabalganan(Egitaraua)

Jakingo duzuen bezala, ekainaren 4an (igandea),  Euskal Eskola Publikoaren 26. jaia Zabalganan ospatuko da, «Josi ta Josi» lelopean. Hori dela eta, aukera sorta erraldoi bat prestatu dute antolatzaileek: Pirritx eta Porrotx, kontzertuak, antzerkia, magia, dantza plaza, kalejira, elektrotxaranga, tailerrak, puzgarriak, jolasak, rokodromoa, erakusketak, buruhandiak, Gargantua…

Jaia auzoko lau gunetan zehar egongo da sakabanatua, denak parkearen inguruan daudelarik(parkea bera, Zuazoko ataria, Labastida Plaza eta Moreda de Alava), eta aipaturiko ekimenak eguerdiko 11:30ean hasi eta arratsaldera arte luzatuko dira.

Hona hemen, programa osoa: Euskal Eskola Publikoaren XXVI Jaiaren egitaraua

Euskal Herrikohainbat txokotatik aurreikusten da autobusaketorrikodirela, beraz, izugarrizko festa izango dugu auzoan.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren materiala honako hau da: 3 kamiseta ezberdin josi ta josi bilaketarekin bat datozen irudiak(haurrentzako grisa, tobacco koloreko unisex eta estua den kamiseta urdina) eta poltsa bat.

Ikusi hemen katalogoa

Zuen Federazioan erosi ditzakezue materialak:

Baikara

BIGE

Denon Eskola

Ikas-Bi