Bestelakoak - Otros

Etxe Berdeak: Zure etxean aurreztu eta zure hiriko ingurumena hobetu nahi duzu?

2015eko Etxe Berdeak programak izandako arrakastaren ondoren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak aurten ere abiaraziko du programa. Honek hiriko familiek jarrera ekologikoagoa izatea du xede eta, horretarako, gutxiago kontsumitzera bultzatu, erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagundu, eta baratzezaintza ekologikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatuko ditu. Talde-erronka honek ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten etxeak eta klima aldaketarekin kontzientzia handiagoa duten pertsonak lortu nahi ditu. Programa otsailaren 11n, osteguna, aurkeztuko da Gasteizen, eta bertan parte hartuko dute CENEAMeko teknikari Ester Bueno González andreak eta Valentziako Erkidegoko ingurumen hezkuntzako teknikari Serafín Huertas Alcalá jaunak.

Ekitaldi horretan zehatz-mehatz azalduko dira doako programa horretan parte hartzeko baldintzak eta programan parte hartzeak familiei ekarriko dizkien abantailak.

  • 19:00 Etxe Berdeak programa aurkeztea Gasteizen
    Gorka Urtarán Agirre. Vitoria-Gasteizko Udaleko Alkatea
  • 19:05 «Etxe Berdeak» programaren ezaugarri nagusiak eta aurretiazko esperientziak
    Ester Bueno González. CENEAMeko teknikaria
    Serafín Huertas Alcalá. Valentziako Erkidegoko CEACVeko ingurumen hezkuntzako teknikaria
  • 20:00 Nola parte hartu programan?
    Maite Bravo Mateos. Atari Consultores
  • 20:15 Mahai ingurua eta galderak
Eguna: 2016ko otsailaren 11a
Ordua: 19:00-20:30
Tokia: Europa jauregia