Hezkuntza - EducaciónNabarmendutakoak - Destacado

Euskal Eskola Publikoaren festa, datorren urtean…Zabalganan!!

Atzo, Euskal Eskola Publikoaren festak 25 urte bete zituen, eta lehen aldiz Iparraldean ospatu zen, Hendaian, hain zuzen ere. Mugaz bestaldean lehendabiziz ospatua izateaz gain, beste berri pozgarri bat ekarri zuen aurtengo edzioak, batez ere Zabalganako auzokideontzat, gure auzoan izango baita datorren urteko saioa.

Zabalganako eskola publikoaren ordezkariei eman zien lekukoa Agnès Izagirrek. Izan ere, datorren urtean Arabako hiriburuan ospatuko da Ehigeren jaia eta orduan ere eskua ematen segituko dute herrialdeko guztietako euskaltzaleek.

Aurtengo ediziora itzuliz, Ikas-bik, Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen elkarteak 30 urte egin ditu, eta, ondorioz, bi urteurrenak ospatzeko bertara joatea erabaki dute.

Festa lau gunetan ospatzen ari dira, eta Beltzenia izenekoan (Txingudi badian) ekin diote ospakizunari goizeko 11:00etan. Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikastetxeetako Guraso Elkarteko ordezkariak adierazi dutenez, aspaldidanik nahi zuten muga gurutzatu eta Iparraldera egin, eta, euren hitzetan, gaur amets bat bete dute.