Bestelakoak - Otros

Euskal Herriko VII. Mus Txapelketaren Irabazleak

Mus TxapelketaAzkenik larunbatean amaitu zen Euskal Herriko mus txapelketa. Lekeition jokatu zuten finala eta gipuzkoar bikote batek irabazle atera zen lehiaketa honetatik. Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak izan ziren iluntzeko 21:00etan txapela jantzi zutenak Maitane Larrauri Lekeitioko Alkatearen eskutik.

Gogoratu behar dugu nola Zabalgana auzoan lehiaketa honen kanporaketak bizi izan genituen urtarrilaren 17an. Auzoko hiru tabernatan izan ziren kanporaketak, Maluku, Slora eta Mainton-en eta azken bi hauetako bikote banak txapelketan aurrera jarraitzea lortu zuen. Tamalez Lekeition kanporatuak izan ziren Zabalganako ordezkari hauek asko borrokatu eta gero.

Zorionak irabazleei eta espero dugu hurrengo txapelketan Zabalganako bikoteren bat finalean ikustea.