Atzo goizean,Borinbizkarran, auzoko Korrika batzodearen ekimenetako bat izan zen: euskararen aldeko zuhatz landaketa. Ekintza honekin, hasiera eman zaie hurrengo asteetan Korrika sustatzeko egingo diren iharduerei; besteak beste, datorren hilaren 25ean burutuko den auzoan zeharreko Korrika txikia eta haren osteko jaia.
Zuhaitz landaketan dozenaka auzokidek hartuzuten parte, eta CEAk ekarritako begiraleen laguntzaz handiekzein txikiek izan genuen gure arbolatxoa landatzeko parada. Hartara, duela bi urte Mariturriko Bulebarreamn egin genuen modura hemendik aurrera trenbidearen ondoko orubean hamaika zuhaitz hazten ikusiko ditugu urtez urte.