Hurrengo martxoaren 18an, larunbata,goizeko 11:00etatik aurrera Borinbizkarrako pasarelaren ondoko orubean(Borinbizkarra sektorean),euskararen aldeko zuhaitz landaketa egingo dugu.
Ekimen hau Zabalganako Korrika batzordeak antolatua izan da,non auzo elkarte honek parte hartzen dun aktiboki, eta CEAren laguntzaz eta elkarlanaz eramango da aurrera; azken urteotan Zabalgana Batuz auzo elkartea eta CEA burutzen ari garen lan amankomunaren beste pauso bat da.
Korrika batzordeak,bestalde, egitarau zabala antolatu du datorren hilaren 25erako, besteak beste auzoan zeharreko korrika txikia(Zabalganako elkarte eta eragileen artekoa) eta festa handi bat eskolan. Hurrengo egunetan honen guztiaren berri emango dizuegu auzokideoi.
Plantación popular a favor de la korrika el 18 de marzo a las 11 horas junto a la nueva pasarela de Borinbizkarra. No hace falta inscripción previa.