Bestelakoak - OtrosCEP MariturriCEP MariturriFormakuntzaHemerotekaInstituto

Eusko legebiltzarrak auzoko hezkuntzaren egoeraz eztabaidatuko du

Jakina denez, pasa den maiatzaren 28an Hezkuntza Batzordean Zabalganan eskola publikoaren egoeraren inguruan agerraldia egin genuen Zabalgana Batuz,  Zabalturri elkartea eta auzoko AmeztiTxiki eta Galtzagorri-Mariturri guraso elkarteak.

Hezkuntza-ZabalganaBertan auzoa pairatzen ari den arazo larrairenberri egin genuen. Hots, urtero 500 ume baino gehiago berton jaiotzen direlarik, auzoko bi ikastetxe publikoen orain arteko eskaintza honako hau izan da: 123 plaza 2 urteko haurrentzat eta 138 plaza 3 urtekoentzat, 400 ume baino gehiagok plaza auzotik kanpo edo ikastetxe itunduetan bilatu behar duela ondoriozta dezakegu, hau da. % 75a baino gehiagok. Badira urte batzuk Zabalgana Batuz arazo hau salatzen hasi zenetik, eta orain arte hartutako neurriek, bi urtekoen geletako ratioak 18tik 23ra igotzeak eta zonifikazioan aldaketak arazoa mantentzeaz gain, beste hainbat ondorio kaltegarri izan ditu, hala nola: auzoko umeen sakabanaketa, diskriminazio egoera bat sortuz: familia eta lan bizitza uztartzeko orduan oztopoak; umeen eta familien ohituretan aldaketa sakonak. ikastetxeko kideekin eskola orduetatik kanpo.

Hau dela eta, maiatzaren 30ean hurrengo Legez Besteko bat aurkeztu zen, EH Bilduren eskutik, Hezkuntza Batzordean  Zabalganako auzoan eskola publikoan beharrezkoak diren plazak bermatzearen inguruan eztabaidatzeko; eta ondorioz Lege Biltzarrak Eusko Jaurlaritzari honako eskakizunak egin diezazkion-lau elkarteok betetzea eskatzen ari garen nauerriak, hain zuzen-:

1-    Auzoan beharrezkoa den eskola-leku eskaintza bermatzeko Zabalganan Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola berri bat eraikitzea.

2-    Abian den Mariturri LHIko berehalako eraikitzea.

3-    Institua eraikitzea ahalik eta epe laburrenean, eta administratiboki era dezala.

4-    Bitartean, prefabrikatu berriak instalatu ditzala  auzoan beharrezkoak diren eskola-lekuak bermatuak izan daitezen.