Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra martxan jartzeko eta 2031. urtera arte irekitzeko aukeraren aurka kalera aterako da Araba Garoñarik Gabe plataforma, zeinean auzo elkarte honek parte hartzen duen. Zentrala berriro irekitzeko arriskuak «larrialdi egoera» ekarri duela uste dute, eta Arabako herritar zein sektore guztiei atxikimendua erakusteko eskatu zaie.
Garoñako zentral nuklearrak 44 urte beteko ditu martxoaren 2an. Zentral nuklearraren azpiegitura «zaharkitua» dago, eta horrek arazo tekniko ugari eragin ditu: hondakinak biltzeko andelean pilatutako lohia, erreaktorearen ontziaren pitzadurak, hozteko sisteman arazoak…
Horren guztiaren aurka, otsailaren 28an manifestazioa egingo du Araba Garoñarik Gabe taldeak. 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.