Bestelakoak - Otros

Gasteizek 238.128 biztanle ditu

Iturria: Gasteizen.com Gure hiriak 238.128 biztanle zituen 2011n Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera. Horietatik 117.375 gizonezkoak dira eta 120.753 emakumeak, 42.124 gasteiztarrek 19 urte baino gutxiago dituzte eta 41.739k 65 baino gehiago.

Goraka

Gasteizek ia 30.000 biztanle irabazi ditu azken 25 urteotan, igoerarik handiena 2001etik 2006ra bitartean gertatu zen biztanle kopurua 216.852tik ia 230.000ra igaro zenean.