Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean sortutako proiektua da. Pertsona-izenen inguruan egin diren gogoeta feministak zabaltzea da gure asmoa: bizipenetatik abiatuta izenen aukeraketetan egon diren arrazoiak jaso, gaur egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik begiratzeko parada eskaini, izenen binarismoaren inguruko gogoeta zabaldu eta, izenak jartzeko orduan arautegian dauden, zirrikituak azalarazi eta desobedientziarako ateak irekitzearen bitartez.
Hauek dira landuko diren gaiak saioan zehar. Hizkuntza eta generoaren arteko hausnarketa, gure izenen jatorria, gaur egun legeak dioena, desobedientzia zibilaren hautua eta izenen lapiko bat sortuko dugu.
Martxoaren 23 osteguna Mariturriko eskolan arratsaldeko 17:00etatik – 18:30ak arte .