Bestelakoak - Otros

Gipuzkoako parte hartzeko esperientzien bilduma (2011-2013)

Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2013) liburua kaleratu berri du. Orain, liburua pdf formatuan eskura daiteke, eta laster gaztelaniazko bertsioa kaleratuko du Aldundiak

Herritarrekin liburuak azken bi urteotan Gipuzkoako udaletatik bultzatutako parte hartzeko esperientziak biltzen ditu, eta partaidetzaren kultura eta praktika zabaltzeko egin den lanaren eta lortu den emaitzaren erradiografia da. Erradiografia horrek argi adierazten du partaidetza kultura errotzen, sendotzen eta hazten ari dela etengabe Gipuzkoan.

Liburua iragartzeko eta laburbiltzeko, ondorengo bideoa prestatu zuen Foru Aldundiak:

Liburua pdf formatuan eskura daiteke, hemen:

http://gipuzkoaherritarrekin.net/uploads/files/irakurketak/herritarrekin_liburua.pdf