Aisialdia - OcioKultura

Hilaren 21ean Bonaparteren altxorraren bila Zabalganan

altxDatorren ekainaren 21erako, Araba Orientazio Elkarteak Arabako Lurralde Artxibategi Historikoarekin batera orientazio jarduera polit bat antolatu du Gasteizeko gudaren bigarren mendeurrenaren testuinguruan.

SARTU TOKIRA

BonaparterenEuskeraz)Orientazioa praktikatzeko era ezberdin bat, adin txikikoekin batera taldeka egingo dena. Orientazio jolas handi bat proba askoz zipriztinduta, erronkak, enigmak eta trebetasunak Gasteizko gudaren gertakizunak hildo bezala hartuz.
Bidean bere historia ezagutuko dugu, galderei erantzun, O-zehaztasunezko probak bete, hondarrezko erlojuz kronometratutako sprint-ak, Albertiren diskoak erabiliz mezuak argitzea eta beste zenbait gailu erabili, memoria erabili, kalkuloa…
Guzti hau altxor zoragarri bat aurkitzeko. Talde bakar batek lortuko du baina partaide guztiek izango dute bere saria Gasteizko gudan parte hartu zutenak jaso zuten modura.

Jarduera Gasteizeko Zabalgana Parkean egingo da, guda honen eszenatoki bat, Roberto Pascual topografo eta kartografo nafarrak egindako mapa berri batean. Izenematea doan da.

Oraingoan orientazioa gaztetxoekin batera egingo dugu. Aukera polita ezagutzak trasmititzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko.

Anima zaitezte eta ondo pasatuko duzue!