Deialdiak - Llamadas

Hitzaldia: ‘Euskal Herriko rock musikaren historia. Rockaren historia eta praktika’

Euskal Herriko rock musikari buruzko hitzaldian Euskal Herrian eman diren musika mugimendu garrantzitsuenen laburpen teorikoa egingo da, batetik teorikoa (Ritxi Aizpuruk egingo du, tarteka abestiak jarriko dira entzuteko), eta praktikoan, (Vendetta taldeko Pello Reparazek bere abestiak tronboiarekin nola egin dituen eta nola kantatu dituen erakutsiko du). Ikusle-entzuleek edonoiz egin ditzakete galderak, bai eta iritziak eman.

Hizlariak: Ritxi Azpuru eta Pello Reparaz (Vendetta taldekoa)

Eguna: 2011ko abenduaren 2a, Ordua: 18:30- 20:30. Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea

San Ignacio Loiolakoaren kalea, 8

Sarrera: sarrera librea, bete arte. Adin egokia: 15 urtetik gora

Hizkuntza: euskaraz

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala. Babesleak: Eusko Jaurlaritza. Kultur Saila, Euskadiko Soinuak, kultura Live, Zuzen Zuzenean

Harremana: Baga Biga Musika Ideiak info@baga-biga.com