Aisialdia - OcioAuzo mugimendua - Acciones barrioEuskaraKulturaPartehartzea - Participación

Igande honetan, Araba Euskaraz Angantzun

Datorren igandean, ekainaren 17an, Argantzun Ikastolak antolatuta eta “IRRIKITAN”  lemapean, ikastola eta euskararen alde gure gizartean gero eta oihartzun handiagoa lortzen ari den Araba Euskaraz jaia burutuko da. 2018ko edizioan lortuko duten diruarekin, Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzeko erabiliko dute.

Hiru gune ezberdin egongo dira: Herrial, Hizkuntza eta Bihotza. Gune bakoitzean aktibitate bat izango da musika, dantza, bertso eta tailerrekin.

Araba euskaraz webgunean ikus dezakezu.

Zeure autoa erabili nahi ez baduzu, tren bereziak izango dira (Irteerak Gasteiztik: 10:00 eta 11:15 eta etorriak Argantzundik: 17:00 eta 19:19). Autobusez ere joan daiteke.

Gasteiztik Argantzunera tren bereziak
Araba Euskaraz egunean Argantzunera joateko eta egun zoragarria pasatzeko aukera ezin duzu galdu. Argantzun ikastolak zure babesa behar du eta oraindik Burgoseko administraziopean dagoen zonalde honetan euskarak bultzada berezia behar du.

TREN BEREZIAK: Joan-etorria (5,00€)
Gasteiz – Argantzun – Gasteiz: Tiketak salgai: PARRAL TABERNAN, KOSKA TABERNAN, ARMENTIA IKASTOLAN, ARABAKO IKASTOLEN EGOITZAN
Irteerak Gasteiztik:
10:00 eta 11:15
Irteerak Argantzundik:
17:00 eta 19:19
Autobusak:
Beste aukeren aurtean:
http://www.tellevamos.es/es/eventos/ver/araba-euskaraz