Bestelakoak - OtrosEuskaraHemeroteka

IKA euskaltegiak Zabalganan emango ditu eskolak

Hurrengo ikasturtetik aurrera,2014-2015, Ika euskaltegiak euskara eskolak emango ditu gure auzoan lehenengo aldiz. Ikastaro hauek Zabalganan eskaintzea Zabaldu zentroarekin adostutako akordio baten bitartez lortu da, izan ere, eskolak Zabalduko lokaletan emango dira(Paseo de la unicef, 16).

Dagoeneko matrikulazio kanpaina hasi da, eta informazio bila Zabaldu zentrora edota IKAra bertara jo ahal da(Adriano VI).                                                                           Orain ez dago aitzakiarik euskara ikasten hasteko, ez galdu aukera!!