Bestelakoak - Otros

Istripu larria Zabalganan

Gaur arratsaldean, 16:00ak aldera, istripu larri bat gertatu da Zabalganan; Giza eskubideak eta Ilustrazio hiribideen gurutze bidean, hain zuzen. Antza denez, bi autok elkar jo dute aipaturiko kalean, eta bietako bat eraikin baten kontra joan da.

Istripuaren ondorioz hainbat zauritu egon dira, eta suhiltzaileak abisatu behar izan dituzte,  kotxe baten gidaria atera ahal izateko,itxura denez.