Bestelakoak - Otros

Larunbat honetan Korrika Gasteizen zehar. Zabalganan auzo elkartetik 13:50etan auzoko kilometroa!

korrika0328Gogoratu eta auzoan parte hartu. Auzo talde guztien artean eta korrika batzordearen eskutik 2197 kilometroa Teresa de Kalkutaraino izango da. Gero Gasteizen Korrikari merezi duen ongi etorria emango diogu:

EGUNEKO EGITARAUA
Egun horretan, Korrika tabernez gain, hiru gune izango dira:
Andra Mari Zuriaren enparantzandantza plazan (eguraldi txarra eginez gero, Auzolana pilotalekuan)
13:00etan flamenkoa
17:00etan dantza afrikarrak
18:00etan euskal dantzak

Matxete plazan kontzertuak (karpa eta txosna):
17:00etan LIBE
19:00etan ESTU & LARRI (ska taldea)
21:00etan UNSAIN ANAIAK (berbena)

Gaztetxea
18:30ean BERTSOHOP
21:00etatik aurrera «Tarantistak martxan» DJak

Horrez gain, kale animazioa izango da Alde Zaharrean zehar eta jatekoari dagokionez, Etxauri plazan pintxo bereziak eta faroloian (eguraldi txarra eginez gero, Auzolana pilotalekuan) paella erraldoia egongo da.